XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2810

IRAGARPENA, Garraio eta Herrilan Sailarena, Ullibarri-Urrunaga urtegiak handituta daudenerako eraikuntza proiektua: urate berrien bideragarritasuna lanak esleitzeari buruzkoa.

1993ko uztailaren 14ean, Garraio eta Herrilan Sailak honako Erabaki hau hartu du:

Lehenengoa.-

Ullibarri-Urrunaga urtegiak handituta daudenerako eraikuntza proiektua: urate berrien bideragarritasuna laguntza teknikoa Gestec enpresari esleitzea behin-betiko, BEZ barne dela, 1993ko aurrekontuen kontura ordainduko diren berrogeita hamar milioi bederatziehun eta hogeita hamar mila eta berrogeita hamar (50.930.050 PTA) pezetatan.

Bigarrena. -

Laguntza tekniko hori bost (5) hilabeteko epean burutu beharko da, esleipenaren jakinarazpenaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

Hirugarrena. -

Aipatu enpresa behin-betiko fidantza jartzera behartzea Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Finantza Zuzendaritzaren aurrean, erabaki honen jakinarazpen egunetik aurrera kontatzen hasi eta 15 eguneko epean, esleipenaren aurrekontu guztiaren % 4aren zenbatekoz eta, beraz, bi milioi hogeita hamazazpi mila berrehun eta bi pezetakoa (2.037.202 PTA).

Laugarrena.-

Aipatu enpresa hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari aipatu lehiaketaren iragarpena ordaindu izana egiaztatzera behartzea, erabakiaren jakinarazpen egunetik aurrera kontatzen hasi eta 15 eguneko epean.

Bosgarrena.-

Industri Zergaren Lizentzia Fiskalari dagozkion ondorioetarako, esleipendun kontsultariak lanak egin behar diren Lurraldean egon beharko du matrikulatuta.

Erabaki hau behin-betikoa da administrazio bidean eta bere aurka, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango da Garraio eta Herrilan Sailean, erabaki honen jakinarazpen egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1993ko abuztuak 9.

Garraio eta Herrilan Sailburua,

SABIN ZUGADI BARRON.

(1993ko uztailaren 9ko Agindu bidez Sailburuaren eginkizunen ordezkotza eman baitzaio)